A+ | A- | Reset
 
   
 
 
Aurkezpena
 
   
Aurkezpena
Antolakuntza
Egitaraua
Ezaugarriak
Metodologia
Izen-ematea
Ikastaroan sartu

SARTU

Editatu





 
Aurkezpena

Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira. Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan zehar.

Haurrak musikarekin eraiki, erantzun eta amestu egin dezake besteak beste, eta hori funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Musikari esker ere, haurrak sentsibilitatea, kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, imajinazioa, sormena,… lantzen ditu eta horrek guztiak sentimenduak adierazten laguntzen dio. Hitz batean, sozializatu egiten da.

Ikastaro honekin hezitzaileak era ezberdinetako baliabideak izango ditu bere eskura, bere sormena handiagotuz. Honi esker, haurraren garapena ikuspuntu berri batetik lantzeko aukera izango du.

Internet bidez eskaintzen diren 7 modulutan adin ezberdinetako haurrekin lan egiteko berariazko moduak erakusten dira. Era berean, teoria, praktika eta tutoretza pertsonalizatuen bitartez gomendio ezberdinak emango dira.

Honez gain, aurrez aurreko 5 saioren bidez, ahots eredu zuzen bat izateko, ahots teknikako oinarrizko kontzeptuak erakutsiko dira; haurrak etorkizunean izan ditzakeen ahots-disfuntzioak aurreikusteko, atzemateko eta harengan jarduteko ere.

Zatoz gozatzera!


 

 
 
Antolatzailea


 UNED Bergara

Laguntzaileak

 UNIÓN EUROPEA - Fondo Social Europeo

Eusko Jaurlaritza- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

 

 

Kudeatzailea


Asmoz Fundazioa

   
 
   
 
Copyright Infotmation overhere. | designed by CanaanDesign